XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) arlo berrietan sartzeko leiaz, goizean iduki zituan naigabeak aztu zitzaizkon ia.

Orixe zan bere jakirik onena: artu-emanetan, eutsi ta ekatzu ibiltzea; etxeko joan-etorri goraberetan, burutsu bezela, gauza guztiak antolatzen jardutea.

Ezin zan geldirik eta ixillik egon, ta egun berean asi zuan arloa.

Bidaurretara beraz.

Ederrak eman dizkigu! Ezkenduan asko uste....

Nai duanean joan dedilla, bejondaiola, Jaungoikoak gorde gaitzala....

Mojak ikusi bear nik orain.

Euskaldunak aldira?.

Nondik egiten zaiete itz?.

Azkenengo zein sartu zan?.

Errekatxoko Josepa?.

Zenbat eraman ote zuan?....

Ogei milla gutxitxo, ogetalau naikoa, ortik aurrera geiegi, badago zertan zabaldu....

Gelarako gurutzea, sartuerako jantzia, bururako lore-uztaia, eskurako argizaria....

Nola ekarri litezke?.

Onenak non ote daude?.

Apañak jarri bearko....

Txit ederki egongo da, aukerakoa neskatxa, artarakoa umea, errian ez politagorik, zerupean ez oberik....

Elizan nortzuk bituko gera? Zenbateraño bazkaritan? Zeintzuri esango diegu?....

Urlia auzori eztakit, onelako aideri bai, alako adiskideri ez; ezer eztiogu zor; berak ere, alaba ezkondu zanean, etzigun iñori deitu....

Jaunak eta ura emakumearen itz jario ta arautu bearra!.

Senar, seme ta illobak beregain utzi zioten: nai zuana esan ta egin zezala.

Utzi Kataliñek, izketarako gogorik etzeukalako; utzi Joanesek, orrelako arazoetan ezer etzekialako; utzi Jose Ramonek, Manuelek, Malenek, amonari poz ematearren ta bera baño antolatzalle oberik iñun etzegoalako.